XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hau idaztean, bat-batean oroitzen naiz Julian Marias-en liburuetako baten irakurria,
Eta nik esango dut,
Gizona gizartea da. Beronen izateak elkartea darama.
Azken finean ermitau bakartia ere lege honen baitan aurkitzen da.
Hau ikusirik esan dezagun gizonak bere garaiari erantzun egin behar diola.
Garaiak beste garaia dakar berarekin, eten gabeko giro aldakorrean, hots, elkarrizketa aldakorrean.
Ahaztu ezin dugun
Gure lan-ospakizunak, gure bizimodua, hitz baten esateko, ez dira gure arbasoen antzekoak, eta ez guk geuk atzo bizitutakoen berdinak ere, eta aldaketa honen mugimenduko gurpil barnean aurkitzen da hizkuntza, gizartearen elkarrizketa aldatzea, berritzea, bizitzaren eboluzioari erantzuna emanez.
Baina berritze hau
Behin baino gehiagotan, baztertutako hitzen zuloa betetzea besterik ez ote dugu? Galderak dira.
Gauza orokorki ikusita, kreatibitateak, hizkuntza zabalduz, sorketa dakar; eboluzioak berriz, hizkuntza zaharra, berritzea.
Zabalean baino sakonean gehiago duen lana.
Hitzak berezko gogortasuna du, bakarkiak dakarkion gogortasuna, eta beharrezkoa du kateatzea testu bat lortzeko.
Nolako gaia eta nahia, halako idatzia.
Adibidez, Artxiboko txartel edo fitxa baten ezinezkoa dugu Frantziako Iraultza nola eta zer izan zen adieraztea.
Honekin esan nahi dugu
Jarrai dezagun.